Indiak alarma egoeran jarraituko du, printzipioz maiatzaren 31 arte, nahiz prozesua arintzeko hainbat neurri abian jarri dituzten. “Itxiera neurrien lasaitzea” esaten diote han.
CREAn, Indiako tokiko bazkideetakoa dugun erakundean, argi dute: “”Gure osasun kolektiboarentzat eta giza eskubideentzat aurrekaririk gabeko erronkan gaude, zailtasunek markatuta”. Egoera dela eta, CREAk hainbat erabaki hartu ditu lanean jarraitu ahal izateko eta bere langileen osasuna eta ongizatea ziurtatzeko.
Ardatz programatikoak eta arloei laguntzea
“Elkarlanean gabiltzanekin luze hitz egiten egon gara egoera emergenteak hobeto ulertzeko eta behar larrienak identifikatzeko” esan digute Indiatik. CREAk lan egiten duen barrutietan zaurgarritasun askori egin behar zaie aurre, ostrazismoa eta gizarte estigmak tarteko. Hala, indiar gizartearentzat Covid19a shock sakona eragiten ari bada, CREAk lan egiten duen lekuetan eragina are eta handiagoa izaten ari da bakartze kontuetan, janari eskasian, bizibideen galeran eta informazio, baliabide, mugikortasun eta oinarrizko zerbitzuen eskuratzeko.
Batzarrak eta aurrez aurreko bilerak mugagabe atzeratu dituzte, baina onlineko aukerak aztertzen ari dira jarduerekin nolabait jarraitu ahal izateko. Bitartean, honako neurri hauek hartu dituzte laguntzen dituzten pertsonen eta komunitateen beharrei erantzuteko: