Berriak

‘Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?’ galdu bazenuten…
28 maiatza, 2018
“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketaren aurkezpena Tolosan
1 ekaina, 2018
Dena ikusi

Somali eskualdeko emakume etiopiarren eskubideen urraketen aurka


Gure erakundeak 20 urte daramatza Etiopian lanean. Egun, lan nagusia dugu herrialdeko hainbat lekutan gertatzen diren emakumeen eskubideen urraketei aurre egitea. Somali eskualdea da lekuetako bat: bertan emakumeen egoera bereziki kezkagarria da eta 2015etik lanean diardugu Pastoralist Concern erakundearekin batera.

Somali eskualdea gehienbat artzaintzari emana da ­–artzaintza nomada­-. Eskualdeko biztanleak oso egoera zaurgarrian bizi dira, klima latza tarteko eta bertan inbertsio gutxi egiten delako azpiegiturak eta bestelakoetan.

Emakumeak dira, bereziki, zaurgarritasun maila handienarekin bizi direnak: ezin dute baliabiderik eskuratu, edo alarguntzen badira senarraren lurrak senideen esku geratzen dira, eta maiz ezkonanaiekin ezkontzera behartzen dituzte. Emakume gehienek jasaten dute genitalen mutilazioa, hainbat tokitan %97koa ere badena. Indarkeria matxista ere gauza ohikoa da. Landa lurreko emakumeetan %88k eta hirietako %69k uste dute senarrak eskubidea duela haiek jotzeko.

Testuingurua halakoa izanik, Pastoralist Concern erakundeari ezinbestekoa iruditu zaio  eskualdeko eta woredatako –distritoak- agintari eta lider erlijiosoekin elkarlanean aritzea. Batzuk eta besteak jarri ditu diagnostiko partekatua egiten, tailerrak sustatzen, emakume onuradunak hautatzen eta aurrera doazen egitasmoen jarraipena eta ebaluazioa egiten. Halaber, Pastoralist Concern erakundeak inguruan duen urtetako eskarmentuari esker, hainbat imam sensibilizatu dira eta mintzaldietan diote Koranak ez duela aipurik egiten emakumeen genitalen mutilazioaz, gauza hagitz garrantzitsua dena populazioa gaiarekin sentsibilizatu nahi badugu.

Emakumeenganako hurbilketa jarduera ekonomikoen bitartez egiten da. Kooperatibak sortzen ari dira, eta horrek baliabide ekonomikoak eskuratu eta kontrolatzeko aukera erraztuko die, orain arte izan ez dutena. Kudeaketarako prestaketa jasotzen dute, eta horrek gaitasuna eta ahalmenak ematen dizkie merkatura iristeko, orain arte debekatua zutena. Gune horiek emakumeak alfabetatzeko ere baliatzen dira, baina kooperatibak aldi berean oso garrantzitsuak dira gune seguru gisara emakumeek haiei dagozkien gaiez hitz egin ahal dezaten, nola diren eskubideak, norbere egoera etab.

Somali eskualdean, baina, ez dugu solik emakumeekin eta imamekin lan egiten; lan komunitarioa ere egiten dugu emakumeen eskubideen urraketei aurre egiteko, batez ere ohiturazko praktika kaltegarriekin zerikusia duen guztiarekin –genitalen mutilazioa eta indarkeria matxista-.

Beste kolektiboekin batera, emakumeen genitalen mutilazioa egiten duten emakumeengana hurbiltzen gara sentsibilizazio lanak tarteko eta bestelako baliabide ekonomikoak eskaintzen dizkiegu, jarduera aldatu ahal dezaten. Behin sentsibilizatuak direlarik, eta genitalen mutilazioaren praktika alde batera utzita, parte hartzen dute beste emakume praktika horien jarraitzaileak ildo berean trebatzen.

Eskualdeko honetako beste lanetako bat da gobernuak jarritako emakumeentzako bulegoak sendotzea, aurrekontu faltagatik lan egokirik egin ezinda baitaude. Emakumeen bulegoekin batera jorratutako lan ildo honetan zaintza batzordeak eratzen dira eskubideen urraketak detektatu eta salatzeko. Batzordeak agintari, polizia, epaile, langile komunitario, hezkuntzako, osasungitzako, erlijioso, genitalen mutilazioan aritutako emakume, emakume bulegoetako buruzagi eta abarrek osatzen dituzte. Lan ildo honetan epaileekin eta poliziarekin ere egiten da sentsibilizazio lana eskubideen urraketen gainean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude