Berriak

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketaren aurkezpena Tolosan
1 ekaina, 2018
Dena ikusi

Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara


Interesa dutenek curriculum vitaea bidali beharko dute ekainaren 27a baino lehen, postaz edo posta elekronikoz, “Etiopian Kooperante” erreferentziarekin, medicusmundi gipuzkoara, Serapio Mugika kalea, 33, behea (20016 Donostia) / gipuzkoa@medicusmundi.es

Bere zereginak izango dira:

  • medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean dabiltzaten bertako erakundeak lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:
    • Proiektuak eta programak identifikatu eta azaldu EAEren eta AECIDen deialdietako eskakizunen arabera.
    • Egin beharreko lanen kronogramak betetzeko jarraipena egin.
    • Proiektuei buruzko ebaluazioak eta txostenak egin EAEko deialdien eskakizunen arabera.
    • Proiektuetan genero ikuspuntua gehitu eta haren jarraipena egin.
  • MMGrekin elkarlanean dabiltzaten erakundeekin harreman estua izan eta behar duten laguntza oro eskaini bai antolaketa arloa sendotzeko, nola teknikoa edo politikoa.
  • Proiektuak gauzatzen diren lekuetara joan lanen jarraipena ziurtatzeko.
  • medicusmundi gipuzkoarekin harremana izan etenik gabe.
  • Tokiko erakundeekin koordinazioa (publikoak eta pribatuak).
  • Lankidetzarako eragile berriak identifikatu.
  • Intsumoak sortu komunikazio eta garapenerako heziketa jardueretarako.
  • Intsumoak sortu MMGren inguruneari kontuak emateko.

Deialdi osoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude