Berriak

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena” (Sexu eta ugalketa osasunari buruzko XX. Kurtsoa) EPEA LUZATUTA!!! IZENA EMAN MARTXOAREN 7 ARTE!!!
6 otsaila, 2020
Koronabirusaren krisiaren aurrean
18 martxoa, 2020
Dena ikusi

Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara


Foto: Pastoralists Concern

Interesa dutenek curriculum vitaea bidali beharko dute martxoaren 15a baino lehen, postaz edo posta elekronikoz, “Etiopian Kooperante” erreferentziarekin, MEDICUS MUNDI GIPUZKOAra, Serapio Mugika kalea, 33, behea (20016 Donostia) / gipuzkoa@medicusmundi.es

Zereginak:

  • Medicus Mundi Gipuzkoarekin elkarlanean dabiltzaten bertako erakundeak lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:
  • Proiektuak eta programak identifikatu eta azaldu EAEren eta AECIDen deialdietako eskakizunen arabera.
  • Egin beharreko lanen kronogramak betetzeko jarraipena egin.
  • Proiektuei buruzko ebaluazioak eta txostenak egin EAEko deialdien eskakizunen arabera.
  • Proiektuetan genero ikuspuntua gehitu eta haren jarraipena egin.
  • Medicus Mundi Gipuzkoarekin elkarlanean dabiltzaten erakundeekin harreman estua izan eta behar duten laguntza oro eskaini bai antolaketa arloa sendotzeko, nola teknikoa edo politikoa.
  • Proiektuak gauzatzen diren lekuetara joan lanen jarraipena ziurtatzeko.
  • Medicus Mundi Gipuzkoarekin harremana izan etenik gabe.
  • Tokiko erakundeekin koordinazioa (publikoak eta pribatuak).
  • Lankidetzarako eragile berriak identifikatu.
  • Intsumoak sortu komunikazio eta garapenerako heziketa jardueretarako.
  • Intsumoak sortu Medicus Mundi Gipuzkoaren inguruneari kontuak emateko.

Betebeharrekoak:

Argazkia: Pastoralists Concern

  • Lizentzia edo Diplomatura
  • Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz jakitea.
  • Tokian tokiko garapenerako proeiktuak identifikatu, formulatu, gauzatu, jarraitu eta ebaluazioa egiten eskarmentua izatea, Afrikan batez ere.
  • Genero ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza.
  • Marko logikoaren ikuspuntua metodologiaren ezagutza.
  • Ezagutza informatikoak, txostenak eta jarraipen ekonomiko-finantzarioak eta komunikazioak egin ahal izateko.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimena.

Aintzat hartuko da:

  • GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan bereziki.
  • Etiopiako eta Afrikako errealitateak ezagutzea.
  • Euskal lankidetza publikoaren funtzionamenduaren ezagutzea.

Baldintzak:

  • Asteko lanaldia: 35 ordu.
  • Lantokia: Etiopia.
  • Kontratu mota: probaldiaz gain, urte baterako egun osoko lan kontratua, Medicus Mundi Gipuzkoaren soldata baremo eta baldintzen pean.
  • Lanean hasteko gutxi gorabeherako  data: maiatza.

Deialdi osoa

Iruzkinak itxitak daude.