Berriak

1 ekaina, 2018

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketaren aurkezpena Tolosan

Inmaculada Vilak, gure lehendakariak, “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu Tolosan, TOPA (Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde- Tolosaldea por la Sanidad Pública) elkartearekin elkarlanean burutu dena. Medicusmundi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak sustaturiko ikerketa […]
29 maiatza, 2018

Somali eskualdeko emakume etiopiarren eskubideen urraketen aurka

Gure erakundeak 20 urte daramatza Etiopian lanean. Egun, lan nagusia dugu herrialdeko hainbat lekutan gertatzen diren emakumeen eskubideen urraketei aurre egitea. Somali eskualdea da lekuetako bat: bertan emakumeen egoera bereziki kezkagarria da eta 2015etik lanean diardugu Pastoralist Concern erakundearekin batera. […]
28 maiatza, 2018

‘Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?’ galdu bazenuten…

Joan den maiatzaren 9an Koldo Mitxelenako Areto Nagusia betetzeko zorian egon ginen Juan Ervitiren ‘Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?’ hitzaldian. Gaiak piztu zuen jakin-mina dela-eta, galderak egiteko tartea osorik erabili genuen, hitzaldiaren bideoa elkarbanatu nahi dugu egon ez zinetenekin (baita […]
16 maiatza, 2018

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak orain gutxi Israelek Palestinako herritarren aurka egindako erasoak gaitzesten ditu. Eraso horien ondorioz, 60 pertsona baino gehiago hil dira, eta beste ehunka pertsona zaurituta daude

2018ko maiatzaren 16an.- Garapenerako euskal GKEok gogor gaitzesten dugu azken egunetan Palestinako herritarren aurka erabilitako indarkeria, batez ere astelehenean, maiatzaren 14an, AEBen enbaxada Jerusalemen jartzearen aurkako manifestazioan; eta asteartean, otsailaren 15ean, Nakbaren (hondamendia) 70. urteurrenaren oroipenaren egunean. Nakbak milaka palestinarren […]
10 maiatza, 2018

Ikusgai jarri ditugu GHBn parte hartu duten taldeen esketxak

Youtuben ikusgai dago jada Gazteak Hegoaren Bila ekimeneko VI. aldian parte hartutako taldeen lehen saioko esketx guztiekin egindako muntaketa. Bideo horietan gure politikariei eskatu behar zitzaien osasun sistema inklusibo bat, pertsona guztiei ziurtatuko diena osasunerako eskubidea, kontuan hartu gabe zein […]
3 maiatza, 2018

Teknologia mugikorra genero-indarkeriaren aurkako tresna izango da Indian

Indian dugun tokiko antolakunde kideak, CREAk, genero-indarkeriaren aurkako kanpaina bat abian jarri du, non oinarriko antolakundeetako pertsonek eta komunitateetako emakume ordezkari hautetsiek teknologia mugikorrarekin bat egingo duten. Hurrengo sei hilabeteetan, guztira 22 audio-emanaldi zabalduko dira hindiz, genero-indarkeria eta bazterkeria nola […]