Berriak

(#COVID19) INDIA: Baztertzea jasaten duten emakume eta neskei babesa eta pandemiaren eraginari buruzko ‘online’ bilerak
8 maiatza, 2020
LARRIALDIA!!! Lagun gaitzazu Covid19ari aurre egiten Etiopian!
13 maiatza, 2020
Dena ikusi

Gure laguntza Hiritarron Harrera Sareari Covid19ak eragindako krisian


Covid19aren krisia hasi zenetik borrokan ari gara haren aurka lan egiten dugun herrialdeetan. Baina gure ingurune hurbilenean ere gizatalde zaurgarrienak egoera zailak bizitzen ari dira. Horregatik ari gara laguntzen Hiritarron Harrera Sarea.

Sarea etxegabeei laguntza ematen ari zaie, haien behar oinarrizkoenak asetzen; gehienbat etorkinak dira, eta Covid19ak eragindako konfinamendu egoeran ez zeukaten etxerik bertan egoteko. Baina Sarearen lana ez da alarma egoerara mugatzen: helburua du inor ez dadin etxerik gabe egon, larrialdiak iraun bitartean eta ondoren.

Larrialdia arintzen eta beharrak larritzen

Larrialdia arintzen hasi da, baina aldi berean gertatzen ari da bizirauteko gutxienekoa ez duten pertsonen kopurua ugaltzen ari dela; gauzak horrela, bertako hainbat kolektibo, denda, ostalari eta herritar janaria, arropa eta beste ondasun premiazkoak ematen ari zaizkie. Hasiera batean etxerik gabeko pertsonek jotzen zuten Sarera laguntza bila, baina azken honetan familiak ere hasi dira laguntza eskatzen, alarma egoeran lana galduta ez dutelako nola ordaindu bizitzeko oinarrizkoena ere.

Gipuzkoako Medicus Mundin erabaki dugu Hiritarron Harrera Sareak egiten duen lanarekin konprometitzea eta egoera zaurgarrian dauden gizataldeei laguntza ematea. Hartarako diru ekarpen bat egin dugu, jende horiei bizitzeko behar dutena helarazteko gastuaren zati bat ordaintzeko.

Atxikimendu kanpaina

Halaber, Sarearekin elkarlanean gabiltza kanpaina bat aurrera eramaten “No les echeis a la calle-Ez itzazue kaleratu” leloarekin; atxikimenduak lortu nahi ditugu erakunde eskudunei eskatzeko etxegabeekin konprometitu daitezen eta haien behar oinarrizkoenak ziurta diezaizkieten, berdin alarma egoera bitartean nola ondoren ere.

Gure elkartea harremanetan da beste gizarte talde batzuekin kanpaina honekin bat egin dezaten, eta gure kontaktuen eta herritarren artean ekimena zabaltzen ari gara emailinak eta sare sozialak erabiliz ahalik eta norbanakoen atxikimendu gehien biltzeko. Atxikimendu oro da baliotsua!

Halaber, Sareak helarazten dizkigun informazioak hedatzen ari gara gure sare sozialen bitartez, nola diren erakunde publikoekin hitz egindakoak eta sarearen laguntza jasotzen duen jendearen beharrei buruzkoak eta beste.

Testu honekin batera datorren irudian kontu zenbaki bat eta telefono bat dituzu zure diru laguntza egin ahal izateko. Baina baduzu aukera Sarea laguntzeko bere eskabideekin bat eginda: hementxe duzu agirira haien eskaerekin eta atxikitzeko inprimakia.

 

 

 

 

Iruzkinak itxitak daude.