Berriak

Etiopian lana egiteko kooperante bat bilatzen ari gara
18 otsaila, 2020
Dena ikusi

Koronabirusaren krisiaren aurrean


Coronavirus Disease 2019 Rotator Graphic for af.mil. (U.S. Air Force Graphic by Rosario "Charo" Gutierrez)

Espainiar Gobernuak alarma-egoera ezarritako, eta kontuan hartuta datozen egunetan beste hartu daitezkeen neurriak direla-eta, MedicusMundi Gipuzkoak honako hau erabaki du:

  • Ekintza publikoak, kaleko jarduerak, mintegiak eta ekitaldiak bertan-behera uztea.
  • Bilera presentzialik ez egitea.
  • Egoitza guztietan talde-lana malgutasunez ezartzea, etxetik lan egin ahal izateko.
  • Beste herrialdetan dauden praktikarien eta kooperateen egoeraren gertuko jarraipena egitea
  • Pertsona boluntarioen jarduera presentzialak eta praktikarien jarduna bertan behera uztea.

Krisiak dirauen bitartean, egoitzetan lanean jarraituko dugu, arreta ez-presentzialean, betiko ordutegian: (9:30-14:30). MEDICUS MUNDI GIPUZKOArekin harremanetan jar zaitezke telefonoz: 943404740 / 688869653 edo emailez: gipuzkoa@medicusmundigipuzkoa.es.

Bazterketa-egoeran dauden komunitate zaurgarriekin dugun konpromisoari eusten diogu:

Elkarlanean ari garen elkarte guztiei eta nazioarteko proiektuei laguntzen jarraituko diegu. Era berean, Koronabirusen hedadura dela-eta, arreta handiz jarraitzen dugu beste herrietan bazterketa-egoeran dauden komunitate zaurgarrien egoera. Bertan hainbat proiektu ditugu eta une hauetan, inoiz baino irmoago, gure konpromisoei eutsiko diegu, baita nazioarteko laguntzari ere.

Neurri guzkiak aplikatu!

Neurriak indarrean jartzea herritar guztion ardura da. MedicusMundi Gipuzkoak bat egiten du birusa ez hedatzeko hartutako neurriekin eta agintarien gomendioak une oro betetzera  gonbidatzen zaituztegu. Krisialdia mundu mailako pandemia batek eragin duenez, aukera dugu nortasun eta herritartasun globala garatzeko.

Etxean geratzera animatzen zaituztegu eta erakunde publikoen mezuekin bat egiten dugu: herritar guztiok elkarrekin gaindituko dugu krisia.

Osasuna eta agur bero bat!

#EtxeanGeratzenNaiz #LortukoDugu

Posicionamiento de medicusmundi frente al COVID-19 (BARKATU, MOMENTUZ BAKARRIK GAZTELERAZ)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude