Desafío fundazioa
Fundación Desafío espazio feminista bat da, 2000. urtetik ekuadortar emakumeen sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen sustapenean eta defentsan lan egiten duena. Medicus Mundi Gipuzkoa 2008az geroztik aritzen da berarekin lankidetzan.
Fundazioaren helburuen artean, sexu- eta ugalketa-osasunaren alorreko orientabidea eta aholkua jasotzeko aukera ematea dago, bai eta Ekuadorren zein nazioartean aliantzak sustatzea ere, haren ikuspegi bera duten erakunde eta/edo pertsonekin. Orobat, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko informazio eguneratu eta segurua ematen du, eta pertsonen eta taldeen bizi-baldintzetan, emakumeen giza eskubideak gauzatzearen arloko antolakunde eta mugimendu sozialetan, inpaktu positiboa izango duten proiektuak garatzen ditu, herrialde guztiko nerabe eta gazteen sexu- eta ugalketa-eskubideetan arreta berezia jarrita.

Manuela Ramos mugimendua
Manuela Ramos mugimendua antolakunde feminista ezaguna da berdintasunezko gizarte bat, demokratikoa eta jasangarria, eraikitzeko duen konpromisoagatik, dibertsitate errespetatu eta balioestean eta emakumeek beren eskubideak era autonomoan gauzatzean oinarrituriko gizarte bat, hain zuzen. Mugimendua 1978an sortu zen, eta orduz geroztik haren xedea izan da botere-harremanak eraldatzen eta bazterkeria-era oro desagerrarazten laguntzea, emakumeen herritartasun osoa eta praktika politiko feminista bat sendotzea sustatuta.
Medicus Mundi Gipuzkoan 2000. urteaz geroztik lan egiten dugu haiekin.
Medicus Mundi Gipuzkoan 2000. urteaz geroztik lan egiten dugu haiekin.
Las Mélidas
Las Mélidas (Melida Anaya Montes Emakume Mugimendu Elkartea) salvadortar erakunde feminista da, eta emakume askori eman dio laguntza hainbat arlotan, nola diren psikologia, justizia, medikuntza, hezkuntza, eta haien ahalduntzean lagundu ditu. 1992. urtetik dabil lanean eta borrokan emakumeen giza eskubideen alde.
medicusmundi 2018tik dabil elkarte harekin lanean, emakumeen eskubideen defentsa sustatzen eta ordezten eta lagun egiten. Emakume gazte eta helduen ahalduntzea eta kontzientzia kritikoa bultzaten ditugu, egoera zaurgarrien eta baztertuenean daudenak lehenetsiz, beraiek izan daitezen protagonistak bai beren hazkuntzarenean nola El Salvadorko eraldatze ekonomiko, politiko eta sozialetan.
Xochilt Acalt
Xochilt Acalt 1991n sortutako nikaraguar erakundea da, familia orientazioa eta sexu heziketa lantzeko. Helburuak ditu andre-gizonen arteko berdintasunaren alde lan egitea ahalduntze prozesuen bitartez (politiko-ideologikoak, sozioekonomikoak, ingurumenekoak eta kulturalak) eta herritartasun ariketa egitea tokiko garapen iraunkorreko testuinguruan, erakunde komunitarioekin eta adin desberdinetako emakumeekin.
medicusmundi gipuzkoaren eta Xochilt Acalt erakundeen arteko harremana 2018an hasi zen, lehen egitasmoa elkarrekin abian jarrita.
CREA
CREA antolakunde zibil feminista bat da, irabazi-asmorik gabekoa, Indian neska eta emakumeen eskubideak sustatzeko lan egiten duena, pertsona guztien sexu- eta ugalketa-askatasuna sustatzeaz gain. Profesional-talde batek sortu zuen 2000. urtean. Profesional horiek, hain zuzen, esperientzia handia zuten garapenaren sektorean, zehazki, sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen arloan, emakumeenganako indarkeriaren arloan, emakumeen eskubideetan, eta komunikabideetan. Gure elkartearekin 2014az geroztik lan egiten du.
Misiolari Karmeldarrak

1954az geroztik, Indiako haien garapen-lana eta jarduera-estrategia adivasi populazio indigenaren, oro har, bizi-baldintzak hobetzean oinarritzen dira, Gujarat estatuko (herrialdeko mendebaldekoena) tribu-talde horren landa-herrixketan bizi diren emakume eta neskengan jarriz arreta gehienbat. Garrantzitsua da nabarmentzea beren lanaren bidez sortzen duten ahalduntzea, etnia horretako emakume-antolakundeak sortuz.
Medicus Mundi Gipuzkoatik, 1995az geroztik lagun egiten diegu beren lanean.
Medicus Mundi Gipuzkoatik, 1995az geroztik lagun egiten diegu beren lanean.
WAT

1985ean eratu zen GKE gisa (gobernuz kanpoko erakundea), eta gure elkartearekin 2011. urteaz geroztik ditu harremanak.
WAT emakumeek jasaten dituzten bazterkeria-era guztien aurkako borrokan aritzen da, Tigray eskualde-estatuko (Etiopia) egoera ahuleneko emakumeak sustatuz eta indartuz. Sortu zenetik lan egin izan du landa-eremuetako emakumeekin, haientzat elkarteak ezarrita Tigrayko barruti bakoitzean. Elkarte horien bidez garrantzizko helburuak lortu ditu haien ahalduntze ekonomikoaren aldetik; beren oinarrizko eskubideez sentsibilizatzearen eta kontzientzia hartzearen aldetik; trebetasunak eta gaitasunak garatzearen aldetik; eta auzo, udalerri zein barrutietan emakume-elkarteak sustatzearen eta sendotzearen aldetik. Egun, WATen 20.000 bazkide inguru eta 650.000 kide baino gehiago biltzen dira.

Santa Anaren Karitateko Ahizpak

Kongregazio hau 1951tik egon da Indian. Haren lan-esparrua, bereziki, populazio ahulenaren hezkuntza, osasuna eta gizarte-egoera hobetzeko laguntza izan da. Pobrezia desagerrarazteko helburuz, diru-sarrerak sortzeko eta tokiko erakundeak sendotzeko ekimenak sustatzen ditu, emakumeengan zentraturik batik bat, India guztian gizarte-egoera bereziki ahulean daude eta.
Gure elkartearekiko harremana 1997an hasi zen, urte horretan jarri baikenuen abian, hain zuzen, aurreneko baterako proiektuak.
Gure elkartearekiko harremana 1997an hasi zen, urte horretan jarri baikenuen abian, hain zuzen, aurreneko baterako proiektuak.
Pastoralist Concern
Erakunde honek 1995az geroztik lan egiten du abereak larratzen diharduen populazio nomadarekin; izan ere, populazio horrek bazterketa eta pobrezia handiak pairatzen ditu. Kolektibo horrekin aurrera eramaten dituen proiektuak iraupenerako ekonomia-jardueretatik edo ur-hornikuntzatik hasi eta ikerketak egiteraino edo tradiziozko praktika kaltegarriak kentzeko (emakumeen genitalen mutilazioa edo ezkontza behartuak) eragina izaten saiatzeraino joaten dira.
Pastoralist Concern da lekuan bertan ditugun aliatuetara batu den azkena. Haren lana 2015etik babesten dugu.
Pastoralist Concern da lekuan bertan ditugun aliatuetara batu den azkena. Haren lana 2015etik babesten dugu.
WSDP
Wukroko Gizarte Garapenerako Bulegoa (WSDP) Etiopiako irabazi-asmorik gabeko antolakunde bat da, egoera ahuleneko populazioaren beharrizanei erantzuteko sortutakoa, pertsonen ongizatea lortzera bideraturiko proiektuak koordinatuz eta aurrera eramanez.
WSDP bulegoak Jangela Solidaria proiektuan egiten ditugun jarduerak kudeatzen ditu. Gaur egun, lan-programaren helburua da laguntza ematen jarraitzea Wukro hiriko haur zurtzen bizibiderako baliabideak hobe daitezen, bai eta inguru horretan sortzen diren beste eskari batzuk betetzea ere, hala nola ikasketa-bekekin laguntzea landa-eremuetan bizi diren diru-baliabiderik gabeko familietako neskei.

FAMME
1991. urtetik, Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko kide gara, estatuko gainerako Medicus Mundi elkarteekin batera.
Nazioarteko Medicus Mundi
FAMMEko kide garen aldetik, bagaude era berean Nazioarteko Medicus Mundi sarearen barruan. Han, 11 herrialdetako 18 elkarte gaude (Belgika, Benin, Alemania, Italia, Kenya, Herbehereak, Polonia, Espainia, Suitza, Erresuma Batua eta Zimbabwe), nazioarteko osasun-lankidetzaren arloetan lan egiten dugunok, munduaren luze-zabalean pertsona guztientzat osasuna izateko aukeran hobekuntzari eta ekitateari lehentasuna emanez.
Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Euskadiko GGKEen Koordinakundea (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak) Koordinakundea Euskadiko lurraldeetan ezarrita gauden 79 erakundek osatzen dugu. 1988. urtean sortu zen, eta topaketa, debate eta gogoetarako espazioak ahalbidetzen ditu, erakundeen arteko irizpide komunak sortze aldera. Koordinakundearen barruan, gainera, gizartean eta politikan eragiteko ekintzak eramaten ditugu aurrera, aliantzak ehuntzen ditugu beste mugimendu sozial batzuekin, eta elkarrekin lantzen ditugun gaien presentzia publikoa areagotzen saiatzen gara. Hori guztia, geure lanean erakundeak sendotuz, geure arteko aliantzak erraztuz, eta geure baliabideak kolektiboaren zerbitzura jarriz.
Espainiako GGKEen Koordinakundea
Estatuko GGKEen (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak) Koordinakundean garapenerako 76 GKE eta autonomia-erkidegoetako 17 koordinakunde daude. Guztira, 400 erakunde baino gehiago dira, 100 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten dutenak. Medicus Mundi Gipuzkoa koordinakundeko kidea da, FAMMEko eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide den aldetik.
Estatuko koordinakundeak munduko edozein tokitarako justizia soziala eta giza eskubideen bermea sustatzen du. Koordinakundearen barruan, gainera, erakundeek esperientziak eta baliabideak trukatzen dituzte, akordioak lortzen dituzte, eta garapeneko agendari dagozkion gai nagusien inguruko ekimenak bultzatzen dituzte.

Zero Pobrezia Donostia
Zero Pobrezia estatuko kanpaina bat da, Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundeak bultzatutakoa, gizarte zibileko sektore guztiak pobreziaren aurkako borrokan engaiatu nahi dituena, premiaz, behin betiko eta eraginkortasunez. Autonomia-erkidegoetan eta toki-mailan diharduten plataforma batzuen sareak osatzen du ekimena.
Medicus Mundi Gipuzkoa Donostiako plataformako kide da (Zero Pobrezia Donostia) beste 24 kolektiborekin batera. Urte guztian zehar aritzen da, eta bere jarduera urriaren 17aren inguruan biltzen du, hots, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren inguruan, aberastasunaren bidegabeko banaketa salatzeko, bai eta pobreziako, desberdintasuneko eta bazterketako egoerak ere.

“Nosotras Decidimos” plataforma
2013an bat egin genuen 250 kolektibok baino gehiagok osaturiko plataforma honekin; gehienak emakumeen eta profesional sanitarioen antolakundeak dira. “Nosotras Decidimos” («Guk erabakitzen dugu») sortu zen Espainiako gobernuak Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldia Borondatez Eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoa erreformatzeko iragarritako asmoaren aurka. Erreforma horrek, hain zuzen, atzerakada zekarren emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideen onarpenean, eta askatasuna eta autonomia kentzen zizkien beren sexualitateari zein beren amatasunaren inguruko erabakiei zegokienez.