2000 urtetik aurrera, eta UPV/EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta UPV/EHUren Ibaetako campusean egiten da, jende gehiagori tokia egiteko.
Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu:
XIX. Ikastaroa 2019ko martxoaren 4tik 22aren arte izango da, 16:00 eta 18:30 orduak bitartean, Donostiako UPV/EHU-ko Aularioko (Inazio Mª Barriola Zentroa) 1.6 gelan.
Parte-hartzaileen artetik 4 pertsona hautatuko dira, Perun sexu eta ugalketa eskubideen alorrean bi hilabeteko praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin.
Ikastaroan izena emateko, otsailaren 26aren arte email bat bidali: voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera, gaian “XIX. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren izen-abizenak gehituz.
Matrikularen ordainketa (10 €) Kutxabank bankuaren 2095 5001 04 1060532875 zenbakian edo eta Laboral Kutxaren 3035 0060 41 0600043748 zenbakian egin behar duzue. Diru sartze egin arte, matrikula ez da behin betiko izango
Argibide gehiagotarako, deskargatu programa osorik; beste ezein argibidetarako, deitu lasai Medicus Mundi Gipuzkoaren bulegora ( 943-404740 ) edo idatzi voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera.
Unibertsitateko Hautazko Kredituak: 1.
Zain gaituzue!! LEKU MUGATUAK!
XIX_Kurtso_Egitaraua (Euskera)
Programa_XIX_CURSO (Castellano)