Agenda

LILATON 2018: Sinesten dizuegu!!
9 urtarrila, 2018

“Sexualitate, genero eta garapena” XVIII. Kurtsoa


Sexu eta ugalketa osasunari buruzko 12 saio teoriko- praktikoetako ikastaro honek ondorengo helburuak ditu: Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea, eta munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea, ere bai.

 

HIZKUNTZA: ikastaroa euskaraz eta erdaraz egingo da talde ezberdinekin, eta egitaraua eta data berdinak mantenduz, beti ere gutxieneko kopurua betetzen bada. Euskarako taldean ikastaroaren hizkuntza nagusia euskara izango da, baina Peruko eta Iraneko hizlarien saioak erdaraz izango dira.

PRAKTIKA BEKATUAK: Parte-hartzaileen artetik 4 pertsona hautatuko dira Perun sexu eta ugalketa osasunaren alorrean bi hilabeteko praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin.

IZENA EMATEKO: Email bat bidali tecnica-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera eta adierazi izen-abizenak eta HIZKUNTZA, otsailaren 26a arte.

Informazio gehiagorako: 943 40 47 40.

Descarga el programa aquí [PDF]: XVIII_Kurtso_Egitaraua