Agenda

Fundamentalismo V. Topaketak. Eman izena!
14 urria, 2019
“Sexualitatea, Generoa eta Garapena” (XX. Kurtsoa) IZENA EMAN MARTXOAREN 2 ARTE!!!
18 otsaila, 2020

Lilaton 2020. Eman izena gure taldean!


Bazenekien munduan 2.000 milioi pertsonak ez dutela aukerarik behar dituzten medikamentuak eskuratzeko? 2018. urtean bakarrik, Espainiako Estatuan 1.400.000 pertsonak baino gehiagok ezin izan zituzten erosi osasun publikoan errezetatutako medikamentuak, arrazoi ekonomikoak zirela eta.

Medikamentu berrien prezioak kontrolik gabe hazten ari dira duela zenbait urtetatik, eta hemorragia bat bihurtu dira osasun-sisteman. Enpresa farmazeutikoak presioa egiten ari dira, sendagaien prezioak benetan balio dutena baino 10, 100 edo 1.000 aldiz gehiago handitzeko.

Prezio altuen eraginez, batzuetan osasun-sistemek ezin izaten dituzte horiek ordaindu, eta atzeratu egiten dute tratamendu berrien onarpena. Gainera, gobernuek ordainketa partekatuak areagotu dituzte erabiltzaile guztientzat, edo finantzaketa publikoa kendu diete medikamentu askori, sistemak ordaindu beharrean, guk geuk ordain ditzagun.

Horregatik guztiagatik, aurten «Medikamentuak bidezko prezio batean» Legegintzako Herri Ekimenarekin bat egin nahi dugu. Ekimenak medikamentuak zuzentasunez eskuratzen direla bermatzea du helburu, industria farmazeutikoa kontrolatuz. Hori dela-eta, honako lelo honekin korri egitea proposatzen dizuegu:

Pazienteak garelako, eta ez bezeroak, MEDIKAMENTUAK BIDEZKO PREZIO BATEAN!

Guzti honegatik, LILATON 2020 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean,  “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicus Mundi Gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740

Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.

Gogoan izan LILATONa datorren martxoaren 1ean dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango dela.

Laster arte! AUPA NESKAK!

 

Kanpainaren informazio gehiago:

Web

Twitter

Instagram

Facebook