Agenda

Bazkideen Batzarra
1 ekaina, 2018
Lehiaketa. EPEA LUZATZEN DUGU!!!
31 abuztua, 2018

“Gazteak indarkeria matxistari aurre egiten” III. lehiaketa


Hirugarren edizioan, lehiaketaren gaia bideratzen da errespetuzko jarrerak sustatzera pertsonen sexualitatearen arloan, bereziki emakumeei dagokienez. Emakumearen aurkako indarkeria fisiko eta/edo sexuala –bereziki bikotekideak edo hirugarren batzuek gauzatutakoa– osasun publikoko arazo larri bat da, eta emakumeen giza eskubideen urraketa bat.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) mundu guztirako argitaratu dituen kalkuluen arabera, gutxi gorabehera hiru emakumetik batek (% 35) indarkeria fisiko eta/edo sexuala jasaten du bere bizitzako uneren batean, bikotekidearen eskutik edo hirugarren batzuen eskutik.

Era berean, OMEk dio pertsonen osasun sexualak sexualitatearen eta sexu-harremanen ikuspegi positibo eta errespetutsua behar duela, bai eta sexu-esperientzia atsegingarri eta seguruak izateko aukera ere, inolako hertsapen, bereizkeria eta indarkeriarik gabe.

PARTE-HARTZAILEAK:

Lehiaketan 14 urtetik 25 urtera (biak barne) bitarteko pertsonek parte hartu ahalko dute.

NOLA PARTE HARTU

  1. Jarraitu gure Instagram kontuari: @medicusgipuzkoa
  2. Argitaratu ezazu post bat (edo nahi duzun adina) maitasun- eta/edo sexu-harremanetan espresio edo jarrera positibo eta errespetutsuak erakutsiz, traol edo hashtag hauek gehituta: #noesnoedonon #noesnoeverywhere
  3. Etiketatu hiru pertsona, parte hartzera animatuz.

IRAUPENA

2018ko abuztuaren 31ko 23:59ra arte.

SARIAK

  • Lehen saria: 300 € post onenari (epaimahaiak hautatua)
  • Bigarren saria: 150 € like gehien lortutakoari

OINARRIAK

II. LEHIAKETAKO BIDEOA