Agenda

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena”-ri buruzko XXII. Ikastaroa: izena emateko epea zabalik!
5 urria, 2021

MEDICUSMUNDI GIPUZKOAKO OHIKO ETA EZ-OHIKO BATZARRA


Bazkide agurgarri hori:

Urtero bezala sasoi honetan, gure parte elkarteko bazkideen Batzar Nagusian hartzera gonbidatzen zaitugu. Aurten, batzarra ekainaren 29an izango da gure egoitzan bertan (Serapio Mujika kalea 33, behea).

Batzar nagusi horretan jardueren memoria osoaren berri emango da alde batetik eta, bestetik, elkartearen kontuen egoera zehaztuko da. Honetaz gain,  Medicus Mundi Gipuzkoa taldea osatzen duen orok, hau da, bazkideek, borondatezkoek edota langileek taldeko gainontzekoekin harremana izateko une egokia dela uste dugu.

Aurten Ezohiko Batzarra ospatuko dugu Zuzendaritza-Batzordean egingo den aldaketa dela eta; beraz, zure egotea eta zure botoa eskertuko genituzke. Era berean, zure hautagaitza aurkeztera animatzen zaitugu, gipuzkoa@medicusmundi.es emailera idatziz edota 943-404740  telefonora deituz. Estatutu aldaketa ere badugu, online batzarrak egiteko aukera sartzeko.

Gutun honen atzean, batzarraren deialdia doakizu. Azkenik, beste behin, batzarrean parte hartzea animatzen dizugu Medicus Mundi Gipuzkoa osatzen duten gainontzekoekin tartetxo bat igarotzeko.

Zure zain gaude!

BAZKIDEEN BATZAR OROKORRERAKO
DEIALDIA 2021

Eguna: 2021eko Ekainak 29, Astearte
Tokia: Medicus Mundi Gipuzkoa (Serapio Mujika, 33, behea)
1. deialdia: 17:00
2. deialdia: 17:30

Gai-zerrenda

1.- Presidente andrearen agurra.
2.- 2020eko urteko ohiko eta aparteko batzarretako aktak irakurtzea eta onartzeaegokiak badira.
3.- 2020eko jardueren memoria eta 2021ko proiektuak.
4.- 2020eko mugimendu ekonomikoak eta 2021ko aurrekontua.
5.- Bazkide berriak eta Elkartea utzitako bazkideak.
6.- Kontuen auditorearen izendapena.
7.- Norberak lekarkeena.

 

BAZKIDEEN APARTEKO BATZAR
DEIALDIA 2021

Eguna: 2021eko Ekainak 29, Astearte
Tokia: Medicus Mundi Gipuzkoa (Serapio Mujika, 33, behea)
1. deialdia: 18:30
2. deialdia: 19:00

Gai-zerrenda

Lehendakari Andrearen Agurra
Zuzendaritza Batzordearen berritzea
Estatutuen aldaketa
Eskariak eta galderak