Agenda

“Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak” erakusketa
19 azaroa, 2018

2019ko Lilatoia. Izena eman!!!


Teknologiaren arokoak gara, eta gure gizartean garapen handia eragin duen aro bat da, izan ere. Baina, alderdi positiboekin batera, beste batzuk ere ekarri ditu negatiboak; horietako bat, kontrola.

Gaur egun, teknologiaren ondorioz sortu diren sare sozialen bidez, areagotu egin da halakoak egon baino lehen ere beste pertsona batzuen gainean egiten zen kontrola, amodiozko harremanetan batik bat. “Jakin nahi dut norekin zauden, non zaude, zer egiten ari zara, zergatik ez didazu erantzuten, erantzun behingoz…”, bikotekideen artean trukatu ohi diren mezuetako batzuk dira. Hainbeste normalizatu dira, non askotan kontrola ikusezin bihurtu, eta amodioz mozorrotzen den, jende guztiak bizi izaten duen ohiko kontutzat hartzen delako, amodioaren adierazletzat, eta, beraz, zer izango du txarrik, ba?

Hain zuzen ere, horretaz aritzen da “Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?” bukatzear dugun ikerketa, Lilatoia baino aste pare bat lehenago aurkeztekoa. Ikerketa horretan, onlineko ingurunean jartzen dugu arreta, maitasun erromantikoaren tresna berri eta ahaltsua den aldetik, bere berezko irudia zabaldu, sustatu eta erreproduzitzeko, eta bere kontrola ezartzeko.

Ikerketa horren ondorioak ikusitakoan, aurten LILATOIAn kontrolik gabeko amodio baten alde parte hartzea erabaki dugu. Normalizatutako zerbait balitz bezala saltzen den kontrol hori ez da positiboa, amodiozko harremanei aplikatutako botere-era bat da, beste pertsona mendean jartzeko era bat. Hortaz, argi izan beharra dago, lehenik, pertsona independenteak garela, bizitza propioa izateko eskubidea dugunok; bigarrenik, ez diogula inori zertan informazio pribaturik eman, geuk nahi izan ezean, baina beti kontrolari itzuri eginez; hirugarrenik, amodioa ez dela kontrola; eta, azkenik, amodio deskontrolatu baterako eskubidea dugula, inolako kontrol- eta menderakuntza-motarik gabe.

Hori dela eta, aurten goiburu honekin egingo dugu korrika:

“Mundu birtualean ere #amodioDESkontrolatua”

(“También en el mundo virtual… #amorDEScontrolado”)

Guzti honegatik, LILATON 2019 lasterketan izena ematera animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean,  “medicusmundi” ipintzea gonbidatzen dizuegu talde izen gisa. Medicusmundi gipuzkoak ezin duenez LILATON lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira dei dezakezue: 943-404740

Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta bat helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.

Gogoan izan LILATONa datorren martxoaren 10ean dela, eta gure taldean izena emateko azken eguna otsailaren 22a izango dela.

Anima itzazue ezagutzen dituzuen neska guztiak gure taldean izena ematera. Aurtegoan Lilatoian talderik jendetsuenaren saria lortu nahi dugu, indarkeria matxistaren aurkako borrokari eta aukeratu dugun goiburuari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Edozein argibide behar baduzue deitu lasai 943-404740 zenbakira!

ZUEN ZAIN GAUDE!  AUPA NESKAK!