2000. urtetik aurrera, eta EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta aurten lekuz aldatu eta EHUren Ibaetako campusean egingo da, jende gehiagori tokia egiteko.
Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu:
– Ikasleei azterketa-tresnak ematea, sexu eta ugalketa eskubideen ulermen kritikoa lortzeko.
– Aztertu zergatik munduko emakume gehienak ez diren eskubide horien jabe.
2014. urtean ikastaroa martxoko 17, 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 31; apirilako 1, 2 eta 3 egunetan izango da, 16:00 eta 18:30 orduak bitartean, Ignacio M. Barriola Zentruan (Aularioa) -3.16 gelan-.
Ikastaroak lau modulu izango ditu. Lehenak Sexualitatearen mundura hurbilduko gaitu –alde orokorrak eta zehatzak-; bigarrenak sexu eta ugalketa osasunaren eta garapenaren arteko harreman estua aztertuko du, mundu mailako problematika den genero ekitate-ezatik abiatuta; hirugarrenak, daukagun mundu-sistema zalantzan jarriko du, Iparra-Hegoa errealitate desberdinen azterketak medio, hala sexu esplotaziorako pertsonen salerosketa, nola sexismoa eta indarkeria matxista gazterian, edo maskulinitate eredu tradizionala.
Urtero legez, ikastaroa egindako ikasleen artetik hainbat lagun aukeratuko ditugu, bi hilabetez sexu eta ugalketa osasunaren arloan bekadun praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin, Gipuzkoako Medicusmundiren kontrapartea Perun. Oraingo honetan hiru lagun joango dira Andeetako herrialde hartara.
Ikastaroan izena emateko, martxoaren 10 arte e-gutun bat bidal dezakezute voluntariado@medicusmundi.es helbidera, gaian “XIII. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren izen-abizenak gehituz. Aurretik matrikularen ordainketa (10 €) egin behar duzute Kutxabank bankuaren 2095 5001 04 1060532875 zenbakian edo eta Laboral Kutxaren 3035 0060 41 0600043748 zenbakian.
Argibide gehiagotarako, orrialde honetan bertan eskura duzute ikastaroko programa osorik; beste ezein argibidetarako, deitu lasai Gipuzkoako medicus mundiren bulegora ( 943-404740 ) edo idatzi voluntariado@medicusmundi.es helbidera.
Zain gaituzue!